Suscríbete a nuestro boletín ¿Acepta HTML?
Aumentar texto Resetear texto Reducir texto
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
Tu estas aqui: Inicio Artículos Irailaren 26an, greba orokorra
Irailaren 26an, greba orokorra
Escrito por Euskal Preso Politikoen Kolektiboa   

Irailaren 26an, greba orokorraMunduan zehar, gero eta maizago agertzen zaizkigu neurri neoliberalen ondorio tamalgarriak. Europako hainbat Estaturen krisialdi gisa aurkezten diguten honek fenomeno globalago batean badu bere iturburua; gainera, estrukturala den krisi horren erantzuleek izen-abizenak badituzte. Afrika edota Asiako ondareak lapurtu eta mundu osoko jende xumea miseria gorrira kondenatzen dutenak denon ezagun dira. Horiexek dira, zulo ekonomikoan duten ardura saihestu asmoz, langileriari inoiz ez bezalako murrizketak eta bizi baldintza ezin txarragoak ezartzen dizkiotenak.

Krisi hau ez da herri batena edo bestearena, ez eta Europa soilarena, kapitalismoaren fase garaikidearena baizik. Duela mende bat kolonialismoaz edota gerla konbentzionalez gauzatu eta are bideratzen zuen fase inperialistak, muga estrukturala gaindiezinekin egin du topo dagoeneko. Kapitalismoak bere burua berregokitzeko gaitasun ikaragarria erakutsi du orain arte: aurrekontu estrategikoak murriztuz (70. hamarkadan, petrolioaren krisia tartean), erauste industrialak erabakiz (80ko urteetan, lehiakortasuna aitzakiapean) edota, 90. hamarkadan bezalaxe, zenbait aldarri sozial desitxuratuz eta bere zerbitzura ezarriz (adibidez, jantzi ekologikoaz mozorrotuta). Oraingoan, kapitalismoa ez da ezkutatzen bere sarraskien jomuga nor den aitortzeko: langileok, alegia, betikoak. Non da biktima hauekiko ardura? Non ote hauek erreparatzeko kezka? Non kapitalismoak eragindako miseriagatik barkamenak?

Bagenekien kapitalismoak ez diola gizatasunari jaramonik egiten. Finantza-kapitalismoak, urte luzetako borrokari esker langileek erdietsitako eskubideak ezabatze bidean jarri dizkigu. Berak piztu eta bultzatutako krisia, denon esfortzuaz nahi luke ordaindu, operazioaren koste ekonomikoa gure bizkar jarriz.

Aldaketa hauek guztiek sekulako zirrara eragin dute mundu osoan eta nola ez, Euskal Herrian ere: soldatak izozturik daude aspaldidanik eta soldataren gehigarriak desagertzeko bidean; lan baldintzak gero eta kaxkarragoak, hipoteken espekulazioak bere horretan; lehengaiak gero eta garestiagoak; jakien salneurriak goraka nabarmen... Eta parean, banketxeek etekinak jasotzen jarraitzen dute, txiroen kopurua areagotzen den artean.

Euskal Herriko langileriak greba orokorrari ekingo dio berriz ere datorren 26an. Egoera erreparatuz, ez da tamalez burutu beharko dugun greba bakarra, ez eta azkena ere. Gure esku dago, egoerari aurre egin eta errotik aldatzea. Pairatzen duguna eraldatzea posible baita. Inperialismoa kapitalismoaren mailarik gorena denez, Espainiaren zein Frantziaren inposaketa borrokatuz gizarte berri baten alde borrokatzen ari garela argi agertzen zaigu: Estatu horiexek dira euskal jendeak sufritzen duen egoeraren erantzuleak, arestian esan bezala bakarrak ez izan arren.

Alde nazionala eta alde soziala txanpon bereko alde biak dira. Hala irudikatu zuen Euskal Askapen Mugimenduak aspaldi eta hala jarraitzen du izaten. Hain zuzen, Gudari Eguna dugu 27an eta bertan omentzera goaz independentzia eta sozialismoaren alde borrokan bizitza eman duten guztiak. Gaurko grebarekin ez gara krisiaren aurrean erantzun soila eskaintzen ari, guztiok amestutako gizarte berri bat aldarrikatzen ari baikara. Espetxetatik euskal langileriarekin, euskal borrokalariekin bat egiten dugu!

Independentzia eta Sozialismoa! Amnistia-Autodeterminazioa!

EPPK

Euskal Herria bihotzean, 2012ko irailean

 

Entrevistas

Entrevista a Antonio García, comandante del ELN: "Si la oligarquía no ve un pueblo organizado, no va a cumplir acuerdos"

Hernando Calvo Ospina y Santiago Alba Rico

Entrevista a Antonio García, comandante del ELN:

El Ejército de Liberación Nacional, ELN, organización insurgente colombiana, realizó su primera acción armada el 7 de enero de 1965. En un Manifiesto dejaron en claro que su...

Arnaldo Otegi: “La cárcel sirve para hacer grandes los pequeños sueños”

eolapaz

Arnaldo Otegi: “La cárcel sirve para hacer grandes los pequeños sueños”

Entrevista original en eolapaz a Arnaldo Otegi.

Miguel D´Escoto: “Estados Unidos puede y quiere invadir Venezuela”

Correo del Orinoco

Miguel D´Escoto: “Estados Unidos puede y quiere invadir Venezuela”

Este viernes en Nicaragua se activará el Movimiento Mundial de Solidaridad con la República Bolivariana de Venezuela, una plataforma política que reúne diferentes frentes de batalla.

Diego Sequera desde Caracas: "La actual disputa no es Maduro - Capriles, el enfrentamiento es entre Maduro y Obama"

Diana Cordero

Diego Sequera desde Caracas:

Washington sigue siendo nuestro principal enemigo. La actual disputa no es entre Maduro y un muchacho gafo y arreglado que llaman Capriles: si hay que personalizar la cosa...

América Latina cercada por Estados Unidos a través de sus 76 bases militares

surysur.net

América Latina cercada por Estados Unidos a través de sus 76 bases militares

La siguiente es una entrevista con la socióloga argentina Rina Bertaccini, coordinadora del documento sobre bases militares norteamericanas en América Latina y los puestos castrenses británicos en ...

El neoliberalismo como "proyecto de clase". Entrevista con David Harvey

Elsa Roulet

El neoliberalismo como

El neoliberalismo se caracteriza en mayor medida por la acumulación por desposesión, y no por las formas clásicas de acumulación por expansión, por crecimiento.

Música desde Euskal Herria

Comparte nuestras noticiasComparte nuestras noticias Descarga Adobe ReaderDescarga Adobe Reader Descarga FirefoxOptimizado para Firefox

Joomla! es software libre bajo licencia GNU/GPL | Fundación Pakito Arriaran