Suscríbete a nuestro boletín ¿Acepta HTML?
Aumentar texto Resetear texto Reducir texto
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
  • An Image Slideshow
Tu estas aqui: Inicio Artículos U12 Iheslarien begietatik: Bilbon bihotzez Ziburutik, Bruselatik, Sao Tome-tik...
U12 Iheslarien begietatik: Bilbon bihotzez Ziburutik, Bruselatik, Sao Tome-tik...
Escrito por Arantxa Manterola l gara.net   

No se puede mostrar la imagen “http://gara.naiz.info/Repository/Imagenes/Pub_3/Issue_8577/p005_f01_15603.jpg” porque contiene errores.Milaka eta milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon... fisikoki. Alta, beste ehunka batzuk ere hor ziren, gogo eta bihotzez. Horien artean, aspaldian beren herria utzi behar izan zutenak. Honela bizi izan dute Lapurdin, Bruselan, Cabo Verden, Sao Tome-n...

eknologia berriei esker zuzeneko jarraipena egin ahal izan zuten Bruselako beren etxetik Rakel Garcia eta Luis Moreno iheslariek. Bertan bizi diren euskal lagun batzuekin taldean segitu zuten telebista eta Internet bidez manifestazioa. Lanera joateko puntuan zegoela harrapatu zuen GARAk Luis atzokoan. Justu bi hitz egiteko denbora izan zuen Sopelakoak, laburrak baina umoretsuak eta esanguratsuak: «Munduko alkate onena izango dute baina, larunbatean, Bilbo txiki geratu zen».

Rakelekin denbora gehiagoz jardun arren, elkarrizketa ez zen lasaiagoa izan. Nola bizi izan zuen kontatzen hasi bezain pronto, emozioak gaina hartzen baitzion: «Pasada bat izan zen. Superhunkigarria. Lagunak eta ezagunak ikusteko aukera izan genuen. Gainera gure semeak etengabe mezuak eta argazkiak bidaltzen zizkigun. Bera ere oso hunkituta zegoen. Lagunak ere berdin. Oso une berezia izan zen guretzat».

Hogeita sei urte etxetik kanpo daraman deriotarrak aitortzen du «zorte handia» duela. «Beren ziegetan dauden presoak edota oso urrun edo sasian daudenak ditut buruan, gehienek ez baitituzte guk ditugun aukerak informazioa zuzenean jasotzeko», dio, horien artean Villabonako espetxean preso dauden Luisen anaia eta bere emaztea gogora ekarrita.

«Oxigeno dosia»

Bilbotik gertuago egonagatik, Ana Petralandak ere bertako karriketan bustitzeko aukerarik ez zuen ukan. Ziburuko bere etxetik (Dimakoa utzi zuela hogeita hamabi igaro dira), berak ere Interneten bidez egin zituen milaka pauso birtualak.

Oso «ederra» izan zela adieraztearekin batera, antolatzaileek eta Herriraren ekimena bultzatu eta lagundu duten guztiek egindako «lan itzela» nabarmendu zuen behin eta berriz.

Presoen egoeraren salaketa horren presente izatea poz handia izan da beretzat, «horiengatik dena eman behar baitugu». Baina bada zerbait oraindik gehiago gogobete duena. «Jasotzen ari ziren adierazpenen artean, norbaitek -apaiz batek- esan zuen han zegoela preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko. Horrek biziki hunkitu ninduen, iheslarien eta batik bat deportazioaren errealitatea ez baita usu aipatzen, eta egoera oso gordinak dira», adierazi du ahots urratuarekin hogeita zortzi urte deportatua daraman bere senarra Migel Anjel Aldana gogoan.

Bai Ana eta bai Rakel bat etorri ziren mobilizazio erraldoi horrek segida bat izan behar duela esaterakoan. «Pozgarria da oso ikustea gero eta jende gehiago, eta esparru askotarikoa gainera, gehitu dela. Baina ezin da egun bateko kontuan geratu», uste du Rakelek.

Kezka bera du Anak: «Hurrengo egunean eta hurrengoan ere segitu behar dugu baldintzak sortzen, ez soilik errepresaliatu guztiak etxeratu arte, gure herriaren askatasuna lortu arte baizik, finean, sufrimendu hori guztia zerbaitegatik baita».

Biak ala biak jakitun dira aurrean lan asko egiteko dagoela, eta bide horretan aitzinatzeko larunbatekoaren garrantziaz ohartzen dira. «Oxigeno dosi bikaina», Anaren esanetan.

«Hodeietan margotzen»

Gertutik, urrutira berriz. Afrikako Sao Tome irlan dago Alfontso Etxegarai. Larunbatekoaz galdetuta, zera dio: «Cabo Verden dagoen kamarada bati idatzi nion bertan egongo ginela, Bilboko kaleetan, gure ametsari segika: Euskal Herri askea eta gerrarik gabekoa. Bertan egongo ginela, gudarientzako beste agertoki bat margotzen hodeietan, batzuek `beste aro bat' deitzen duten hori margotzen. Eta berak baietz erantzun zidan, bertan egongo ginela, baina ez hodeirik gabe euria egin dezakeela uste duten txotxolo batzuk bezala. Eta bertan egongo ginela, bezperan Athleticek galdu arren. `Hodeietako marrazkiak hor daude, oso gertu, baina eskuekin laztantzeko urrutiegi. Larunbat honetan, manifan, ia-ia begiekin ukituko ditugu», idatzi du Etxegaraik.

 

Entrevistas

Johanne Foirien: «La cuestión de los presos y exiliados no solo incumbe a militantes y familiares»

gara.net

Johanne Foirien: «La cuestión de los presos y exiliados no solo incumbe a militantes y familiares»

El herrialde más pequeño de Euskal Herria también tendrá un marco donde reivindicar no solo los derechos de presos y exiliados sino la necesidad de romper...

Luis Britto García: El gran capital es el cómplice del fascismo

Antonio Barrios

Luis Britto García: El gran capital es el cómplice del fascismo

Cuando los diputados de la llamada Mesa de la Unidad sabotearon la sesión que se iniciaba el pasado martes 30 de abril en la Asamblea Nacional con gritos,...

Ignacio Ramonet : “Ha llegado la hora de reinventar la política y el mundo”

Diario Kafka

Ignacio Ramonet : “Ha llegado la hora de reinventar la política y el mundo”

La socialdemocracia ha fracasado porque ella misma ha participado en la liquidación del Estado de bienestar, que era su principal conquista y su gran seña de...

El psiquiatra Heriberto González: "Con la duda y la matriz de “fraude” Capriles transformó el miedo en rabia"

Correo del Orinoco

El psiquiatra Heriberto González:

El psiquiatra Heriberto González considera que una parte de la sociedad venezolana ha sido programada durante 14 años, mediante una guerra de Cuarta Generación, con el fin de estar preparados...

"Raymundo Gleyzer no encajaba en la Argentina oficial"

Néstor Kohan - La Haine

Entrevista con Alfredo Guevara, presidente del Festival de Cine Latinoamericano de La Habana :: "Yo sentía que los PC se habían convertido en conservadores".

James Petras: No tengo dudas de que Mariano Rajoy, David Cameron e incluso Hollande, están en la misma onda contrarrevolucionaria

radio36.com.uy

James Petras: No tengo dudas de que Mariano Rajoy, David Cameron e incluso Hollande, están en la misma onda contrarrevolucionaria

La guerra violenta contra el proceso democrático va a seguir y se va a profundizar, debido a que el gobierno no está tomando medidas suficientemente enérgicas.

Música desde Euskal Herria

Comparte nuestras noticiasComparte nuestras noticias Descarga Adobe ReaderDescarga Adobe Reader Descarga FirefoxOptimizado para Firefox

Joomla! es software libre bajo licencia GNU/GPL | Fundación Pakito Arriaran