Somos militantes y ex-militantes de la izquierda abertzale muy indignadas con la situación que vivimos. Poco a poco, en estos últimos años, se han desactivado casi todos los movimientos populares de la izquierda abertzale, y ha sido la izquierda abertzale oficial quien optó por hacerlo.

Incluso antes de desactivarlos, hemos sido testigos de cómo nos censuraban lemas de pancartas y manifestaciones, cómo se suspendían actos políticos que se habían organizado durante décadas (manifestaciones pro-amnistía, concentraciones a favor de la ikurriña, concentraciones en contra de las fuerzas armadas de los Estados, etcétera). De esa manera, se desmovilizó a la gente, se suspendieron actos de protesta (e incluso se generó y difundió una mala imagen de la protesta), y se centralizaron todas las movilizaciones que se pusieron a cargo de movimientos políticamente correctos (en el sentido más preocupante de lo que es ser políticamente correcto). Se promueven únicamente convocatorias masivas bien dirigidas y controladas, y se desprecian las convocatorias populares que no siguen esa lógica. La izquierda abertzale oficial está ciñéndose al lema hay que sacar el conflicto de las calles y llevarlo a los despachos. Y todo esto, asegurándonos que éste era el buen camino, que con esta nueva vía iba a mejorar la situación de las y los presos políticos, y se iba a acelerar su excarcelación, y que mejorarían las condiciones para materializar el proyecto independentista.

En ese contexto, se ha renunciado al euskara y la cultura como principal seña de identidad, a la amnistía, a las luchas sociales, a la territorialidad, etcétera. Parece que el único y último objetivo es atraer al PNV a un movimiento nacional e independentista, aun a sabiendas de que el PNV está muy cómodo en el marco autonómico y en la actual estructura social, económica y cultural. En ese afán de acercarse al PNV, y en ese afán de controlar todo movimiento, la izquierda abertzale oficial ha creado desprecio hacia militantes y ex-militantes que opinamos diferente, y ha difundido falsos rumores sobre nosotras.

Por otro lado, el PNV y el estado español no cesan de exigir a la izquierda abertzale que reniegue de su pasado y pida perdón. Pero nadie exige responsabilidades al estado español y al PNV (la criminalización de la kale borroka promovida por Juan Maria Atutxa con la teorización de los denominados grupos Y; las torturas y la violencia policial de la Ertzaintza; la complicidad con los estados en los procesos de ilegalización de partidos políticos y movimientos sociales, y en la detención y encarcelamiento de militantes políticos; la pasividad ante el cierre de Egin irratia, del periódico Egin, la revista Ardibeltza…). Cómo colaborar con aquellos que no te consideran un interlocutor necesario, ni respetado. Cómo colaborar con quien te ignora porque no te necesita. No nos engañemos, la historia así lo refrenda, los objetivos del PNV son otros.

Por Itziar Retolaza (En nombre de un grupo de militantes y ex-militantes de la izquierda abertzale)

______________________________________

 

Mespretxuak ez dakar elkarlanik

Ezker abertzaleko militante eta militante ohiak gara, egungo egoerarekin suminduta gaudenak. Azken urteotan, pixkanaka, ezker abertzaleko herri-mugimendu gehienak indargabetu dira, ezker abertzale ofizialak hala erabakita.

Are gehiago, herri-mugimenduak indargabetu aurretik ere, beste hainbat neurri hartu ziren: pankarta eta manifestazioetako leloak zentsuratu, edo hamarkadatan zehar antolatu izan diren ekitaldi politikoak bertan behera utzi (amnistiaren aldeko manifestazioak, ikurrinaren aldeko kontzentrazioak, Estatuko indar armatuen kontrako kontzentrazioak, eta abar). Hortaz, jendeak bazter utzi zuen kaleko dinamika, eta protesta ekintzak eten ziren (are gehiago, protesta-ekintzaren irudi txarra sortu eta hedatu zen), eta ekimen guztiak zentralizatu egin ziren mugimendu jakin batzuetan, politikoki zuzenak omen ziren horietan (politikoki zuzenaren zentzurik kezkagarrienean). Deialdi handiak sustatzen dira gaur egun, bideraturikoak eta kontrolaturikoak, eta logika horretara lerratzen ez diren herri-deialdiak gutxiesten dira. Gatazka kaleetatik atera eta bulegoetara eraman behar da leloari eutsi dio ezker abertzale ofizialak. Bien bitartean, bide egokitik ari ginela baieztatzen ziguten, eta estrategia berri horrekin preso politikoen egoera hobetuko zela, kaleratzeak azkartuko zirelakoan, eta proiektu independentista egikaritzeko baldintzak hobetuko zirelakoan.

Testuinguru horretan, uko egin zaie euskarari eta kulturari identitate-zeinu nagusi gisa, uko egin zaie amnistiari, borroka sozialei, lurraldetasunari, eta abarri. Antza denez, helburu bakarra EAJ mugimendu nazional eta independentistara erakartzea da, jakinik ere EAJ oso eroso dagoela esparru autonomikoan eta egungo egitura sozial, ekonomiko eta kulturalean. EAJrekin aliantzak egiteko ahaleginetan, eta mugimendu edo keinu oro kontrolatzeko ahaleginetan, ezker abertzale ofizialak mespretxua hedatu du beste modu batera pentsatzen dugun militanteekiko eta militante ohiekiko, eta guri buruzko zurrumurru faltsuak hedatu dituzte.

Bestalde, EAJk eta Espainiako Estatuak behin eta berriro eskatzen diote ezker abertzaleari bere iraganari uko egin diezaiola, eta barkamena eska dezala. Baina inork ez dizkio Espainiako Estatuari ardurak eskatzen, ezta EAJri berari ere (kale borrokaren kriminalizazioa, Juan Maria Atutxaren eskutik, Y taldeak asmatzearekin batera; Ertzaintzaren torturak eta polizia-biolentzia; Estatuen konplize aritu izana alderdi politikoen eta herri-mugimenduen ilegalizazio-prozesuetan, eta baita militante politikoen atxilotzean zein kartzelaratzean ere; Egin irratia, Egin egunkaria eta Ardibeltza aldizkaria ixtean izandako pasibotasuna…). Nola aritu elkarlanean solaskide beharrezkotzat hartzen ez zaituenarekin, gutxieneko errespetua ez dizunarekin. Nola aritu elkarlanean bazter utzi nahi zaituenarekin, zure premiarik ere ez duelako. Ez diezaiogun geure buruari iruzurrik egin, historiak berretsi digu behin eta berriro, EAJren helburuak beste batzuk dira.