Gaurko honetan irratsaio berezia izan dugu ezbairik gabe. Hasieran, aktualitateko berriak jorratu ordez Askapenako kide den Izaskunekin elkarrizketa burutu dugu antolatu duten hitzaldi biraren berri izateko. “Europar Batasunean burujabe?” izenburupean nazioarteko hainbat ordezkari izango dira Euskal Herritik hitzaldiak ematen.

Ondoren Venezuelako hauteskundeak sakonki aztertu ditugu. Horretarako lehenik luxuzko gonbidatua izan dugu, Nancy Lira Ochoa, Venezuelako Errepublika Bolibartarreko kontsul nagusia Bilbon. Bere ondoren, Mikel Moreno, Pakito Arriaran fundazioko kidea eta Oihana Etxebarrieta nazioarteko begirale moduan joan den EH Bilduko legebiltzarkidearekin aritu gara zuzenean Venezuelatik. Baita Juan Contreras, Coordinadora Simón Bolibarreko kidearekin ere. Amaitzeko, Txe, 24 urtez Venezuelan bizi izan den kideak hausnarketa eta bertso zoragarri bat eskeini digu. Entzun beharreko saioa!