'Por una Euskal Herria sin exiliados ni deportados' es el lema del Iheslari eta Deportatuen Eguna que se celebró en Tolosa, organizado por la dinámica KALERA KALERA. Las personas que se acercaron a esta jornada, reclamaron una solución para las personas exiliadas y deportadas.

Durante el acto central, al mediodía, intervino el ex-exiliado Jon Irazola: “La represión tiene infinidad de caras. En este conflicto la situación de los y las exiliadas ha quedado en un plano menos visible, al igual que los perfiles oscuros mostrados en calles y plazas junto a las fotos de presos y presas. Las exiliadas y exiliados no hemos sido olvidados, pero hemos quedado fuera de la agenda política”, manifestó.

Las personas que han vivido fuera han mantenido de una manera u otra su compromiso militante con Euskal Herria. “Y estamos orgullosos de ello. Desde un punto de vista personal y humano, sabemos bien lo que es la nostalgia y siempre hemos soñado con volver”, en palabras de Irazola.

“Dónde está el problema para que retornen las 70 personas dispersadas a lo largo y ancho del mundo? Para empezar, los acuerdos entre partidos e instituciones no son indispensables. La aplicación de medidas legales y de sentido común es posible: primero, La Audiencia Nacional puede poner en disposición de los abogados toda información sobre la situación jurídica de las personas exiliadas con el fin de que puedan analizar las opciones de regularizar esa situación. En segundo lugar, que el cómputo de la prescripción se realice de manera natural, y no como se hace ahora, manipulando de manera artificial las fechas a través artimañas jurídicas con el fin de convertir el exilio y la deportación en una condena a perpetuidad. Y en tercer lugar, la anulación de los dosieres jurídicos contaminados por la tortura”, añadió.

Con la aplicación de estas medidas, al menos 80% de los deportados y exiliados podría volver a casa. Para el resto planteamos, asimismo, la aplicación del principio de realidad.

“La situación de las personas exiliadas y deportadas tiene solución. Este problema no puede ser una variable en la política. Mientras existan, presos y exiliados, no podremos hablar de convivenciai ni normalización en este país. La solución debe ser integral”, manifestó Irazola.

 

(Iraia Oiarzabal / naiz.eus) - Bizikidetzan aurrera egiteko iheslarien ekarpena aldarrikatu dute Tolosan

Kalera Kalerak antolatutako Iheslarien Egunean bizikidetzan aurrera egiteko gertatutakoaren «egia osoa» nahitaezkoa dela azpimarratu zuten. Coviteko hiru ordezkari ekitaldia oztopatzen saiatu ziren.

Iheslarien Eguna egiteko Tolosa aukeratu izana ez da kasualitatea. Laster beteko dira, urriaren 15ean hain zuzen ere, 35 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zituenetik. Tortura latzak jasan ostean tiroz hil eta kare bizian lurperatu zituzten Alacanten. Gertakari gogor haiek minez gogoratzen dituzte Tolosan eta atzokoan gogora ekarri zituzten bi gazte tolosarrak, GALen lehendabiziko bi biktimak.

Ekitaldi nagusian azaldu zutenez, 60ko hamarkadatik hona 2.500 euskal herritar inguruk ihes egin behar izan dute politika edo errepresio arrazoiengatik. Horietatik 274 Espainiaratu dituzte estradizio edo euroagindu bitartez, eta 384 beste herrialderen bateko poliziek utzi dituzte espainiar polizien esku. Horrez gain, beste 74 Afrikako edo Amerikako herrialdeetara deportatu zituzten. Hildakoak ere ekarri zituzten atzo gogora, guztira 84 izan baitira deportazioan edo erbestean hildakoak, horietako 27 gerra zikinaren biktima.

Datu horiek eskuan, errelatoaren auziari heldu zioten antolatzaileek. Euskal Herrian urte luzez sufritutako gatazkan gertatutakoaren egia aldarrikatu zuten, baita biktima guztien aitortza ere. Une horretan bertan agertu ziren Tolosako ekitaldian Coviteko hiru ordezkari kartelak eskuetan, «justizia» eskatuz eta ekitaldia oztopatu nahian. Agertokira igotzeko saiakera ere egin zuten. Tentsio une batzuk bizi izan ziren baina probokazioetan ez erortzeko eskaera egin zuten antolatzaileek eta aurrera jarraitu zuten. Komunikabideen aurrean adierazpenak egin ostean, minutu gutxiren buruan alde egin zuten Covitekoek.

Itzaletik atera
Ekitaldiari amaiera emateko iheslari ohien talde bat igo zen oholtzara. Sufritutakoaren lekukotza eman zuten eta aste honetan GARA eta NAIZen argitaratu den Roman Orberen kasua jarri zuten adibide gisa. Jon Irazola iheslari ohiak hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen errepresioak aurpegi asko dituela Euskal Herrian: «Gatazkaren aktualitatea heriotzek eta presoek irudikatu baldin badute ere, iheslarien arazoa ilunean eta agenda politikotik kanpo gelditu da».

Iheslarien auziari aurre egiteko borondate politikoa beharrezkoa dela gaineratu zuen Irazolak. «Non daude ba munduan zehar barreiaturiko 70 iheslari ingururen zailtasunak etxeratzeko? Hasteko, esan dezagun ez direla ezinbestekoak alderdi politikoen edo instituzioen arteko akordioak. Lege arruntean oinarritutako eta zentzuzkoak diren neurriak aplikatuz, bihar bertan egin daiteke. Hau da, lehenik, Madrilgo Auzitegi Nazionalak egun iheslarien egoera juridikoari buruz abokatuei ukatzen dien informazioa zuzen eta oztoporik gabe emanez. Bigarrenik, preskripzio epeak era normalean kontabilizatuz, bizitza osorako ihesaldi bilakatzeko helburuarekin epeok luzatzeko trikimailurik erabili gabe. Eta hirugarrenik, torturaren praktikarekin kutsatuta dauden sumario eta dosier juridikoak indargabetuz», azaldu zuen.

Neurri horiek aplikatuta iheslarien %80k etxera itzultzeko aukera izango lukeela aipatu zuen Irazolak eta konponbidearen aldeko mezua luzatu zuen. Baita sufrimendu guztien aitortza eskatu ere. «Herri honek egia behar du. Ez dugu gertatutakoaren ikuspegi bakar eta interesatua onartuko», nabarmendu zuen Irazolak Lakuako Gobernuari erreferentzia eginez.