Askapena

Internazionalismoa ipar eta orratz

Mural
Askapena

Hamar urte bete dira indar errepresiboak Askapenako zortzi kide bahitzeko asmoz etorri zirela. 2010eko irailaren 28an, astelehen gauez, espainiar polizia nazionalak euskal militante internazionalisten etxeak bortxatu, ordu luzez miatu eta Madrilgo kalabozoetara eraman zituzten harrapatutako zazpiak.

"Herrietatik Europa berria eraikitzen" nazioarteko jardunaldien ondorio nagusiak

Askapena
Europar Batasuna

Pasa den asteburuan ehundik gora lagun elkartu gara Iruñean Herrietatik Europa Berria eraikitzen jardunaldietan. Eztabaida mamitsu eta gonbidatu ederrak izan ditugu bi egun hauetan; hainbat txokotatik etorritako lagunek beraien iritzi, esperientzia eta galderak gurekin konpartitu dituzte. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei.