Venezuelako euskal iheslari eta deportatu politikoen kolektiboaren adierazpena

Txetxu eta Angelin, Agur eta ohore
Colectivo de refugiad@s y deportad@s polític@s vasc@s en Venezuela / Venezuelako euskal iheslari eta deportatu politikoen kolektiboa

 

Nostalgia

Orain itzuli naiz.
Olatuak, hausteko, daramana eraman nuen
- gatza, aparra eta zarata-,
eta izaki bizi bat ukitu nuen eskuez;
isiltasuna.

Hemen nago hasperenka
maite eta gogoratzen dena eta urrun dagoena bezala.

                                              Rosario Castellanos

Deportazioa Espainiar eta Frantziar Estatuek 80.eko hamarkadan Euskal Herriaren erresistentzia garaitzeko erabili zuten errepresio tresna bat izan zen. Hamarnaka euskaldun hirugarren herrialdeetara deportatu zituzten familia, lagun eta herrietatik urruntzeko, nazioarteko legedian inolako euskarririk ez duen neurri baten bidez. Bi Estatu horiek beste Estatu batzuekin zituzten negozioetan trukerako txanpon gisa erabili zituzten deportatuak, erbesteratuak hartzeagatik laguntza ekonomiko handiak eskeiniz. Deportatuak, berriz, babesgabetasun erabatekoan aurkitu ziren, beren lurraldetik urrun herrialde arrotzetan eta inolako bukaera datarik ez zuten kondenak betetzen. De facto betiko espetxeratzea, inolako epaiketarik eta defentsa aukerarik gabe munduko beste puntan.

Hamarkada luzez egoera horretan egon ondoren, hamabi euskal deportatu hil dira hainbat arrazoirengatik, Euskal Herritik urrun. Venezuelako Errepublika Bolibartarrean duela 6 urte Anjel Aldana eta duela 2 urte Txetxu Urteaga, maitasunez gogoratzen ditugun kideak, hil ziren. Beraiekin beren entrega- eta kontzientzia-bizitzak partekatu izanaren harrotasuna aldarrikatzen dugu.

Zoritxarrez, oraindik 8 euskal deportatu daude Afrika eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan banatuta, Euskal Herrira itzultzeko nahia ezin betez. Estatuaren instantzietan oraindik nagusi diren mendeku politikek eragotzi egiten dute zauri hori ixtea, ehun eta hirurogei preso baino gehiago kartzeletan mantentzen dituen moduan, edo dozenaka iheslariri beraien lurraldera itzultzea galarazten zaien modu berean. Euskal Herriak behar duen normalizazio politikoa eragotzi nahi da, gorroto eta mendeku sortzailearen ikuspegia nagusitzen jarraituz.

Rosario Castellanosen poesia hartzen dugu, bere herrialdeko hegoaldeko herri indigenen sentimendua maisuki interpretatzen jakin zuen poeta mexikarra, Anjelin eta Txetxu bizitzan izandakoa gogoratzeko, haiekin partekatzeko zortea izan genuen bitartean. Gatza, aparra eta olatuaren burrunba, inoiz gelditzen ez dena eta behin eta berriz itsasertzaren kontra jotzen duena. Horrela izan ziren haiek, gure esentzia, beren besoen eta ideien indarrarekin batera, beren konpromiso libertarioen zaratan murgildurik, etorkizun desberdin bat iragartzen baitute, non ametsak errealitatea bihurtuko diren, eta beren bizitzek markatu zuten umiltasunak eta entregak irudikatzen duten isiltasunetik begiratzen diguten.
 

Categoría