Agur eta ohore TXETXU

Agur eta ohore TXETXU
Venezuelako Euskal Iheslari eta deportatu politikoen kolektiboa.

Jesus Ricardo Urteaga Repulles “Txetxu” kide eta lagun azkoitiarra zendu zaigu gaixotasun larri baten ondorioz 62 urte zituela.

Ezer esan aurretik, Txetxuren senide eta lagunei, gure dolumina eta besarkada iraultzaile sentikorrena helarazi nahi diegu Venezuelako Euskal Iheslari eta deportatu politikoen kolektiboaren izenean.

Iheslaria lehenik, deportatua gero, baino gauza guztien gainetik Iraultzaile eta Abertzale joan zaigu Txetxu, hainbat urtetan ikusi ez zuen Euskal Herriko zerua bere izarrarekin argiztatzera.

1980an ihes egin behar Izan zuen Txetxuk Ipar Euskal Herrira garai hartan Hegoaldean bizi zen errepresioari ihesi. Lau urte ondoren, beste kide batzuekin batera Venezuelara deportatu zuten.

Txetxuren bizitza hitz gutxitan laburtu beharko bagenu,  lana, militantzia, konpromezua, duintasuna eta maitasuna izango lirateke.

Lehenik euskal askapen mugimenduan murgildurik hainbat urte, baiño azkar asko ulertu zuen Txetxuk, hainbeste maite zuen Euskal Herriaren askatasuna, munduko herri zapalduen askatasunetik ere etorriko zela. Eta bide horretan jarri zuen gorptz eta arima.

Militante eta langile nekaezina, Chavez komandantea gobernura iritsi bezain pronto, Txetxu hainbat herri dinamiketan erabat murgildu zen. Auzo kontseiluetan, auzo lanean. Beharra izana zegoen lekuan, han zen Txetxu, bere irrifarra, eskuak eta izerdia behar zen tokian eta beharra zutenei eskaintzeko prest.

Venezuela bere herritzat besarkatu zuen, eta Venezuelak, bere semetzat hartu. Betirako geratu den maitasunaren islada.

Egun tristea da gaur kide guztiontzat, baiña Txetxuren oroitzapenak zerbait utzi badigu, borrokarako griña eta konpromezua dira, eta horrela hartzen dugu testigua, maite dugun Euskal Herrian eta Venezuelan behin betiko askatasunean bizitzeko ametsa, eta bide horretan, eredu zaitugu Txetxu, Lortuko dugu!

Askotan abestu zenuen Ali Primeraren abestiak dion bezala:

LOS QUE MUEREN POR LA VIDA, NO PUDEN LLAMARSE MUERTOS
ADIORIK EZ TXETXU!
AGUR ETA OHORE!!

Venezuelako Euskal Iheslari eta deportatu politikoen kolektiboa.