Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketa egingo dute, lehenengoz / Blanca Eekhout estará presente en el I. Encuentro de Solidaridad Euskal Herria-Venezuela

I. Elkartasun Topaketa
Ikerne Zarate / Oarsoaldeako Hitza / Elkartasun Keinua Venezuelari

Hilaren 25ean izango da Merkatuzarren egun osoko topaketa, eta lan saioa, herri bazkaria, eta ekitaldi kulturala antolatu dituzte horren barruan.

Euskal Herria-Venezuela I. Elkartasun Topaketa egingo dute hilaren 25ean, larunbatarekin, Merkatuzarren. Jardunaldi horren helburua, bi herrien arteko elkartasuna nabarmen jarri eta elkarren arteko harremanean sakondu eta hura sendotzea da.Hiru zati izango ditu topaguneak. lehen zatian, goizekoan, lan saioa egingo dute.

Venezuelak etorkizunari begira dituen erronkez mintzatuko da Blanca Eekouth politikari eta Arteetan Lizentziadunak. Besteak beste, 2021ean sortutako Venezuelako Komunen Garapenerako Batzorde Iraunkorreko, eta Nazio Batzordeko presidentea da Eekoth. Euskal Herria erronka horietan bidaide izateko dauden aukerak ere aztertuko dituzte. 10:00etan hasiko da eta parte hartzeko galdetegiaren bidez eman behar da izena (egin klik hemen). Zalantzak argitzeko posta elektronikoa ere jarri dute eskura: topaketa@elkartasunkeinua.com

Bazkaria eta ekitaldi kulturala
Lan saioaren ostean, mahaiaren bueltan hausnarketarako aukera izango dute bertaratzen direnek, herri bazkaria dagoelako antolatua. 14:30ean hasiko da eta txartelak salgai daude Landaren (Orereta), Hazian (Irun), Antxetan (Pasai San Pedro), Zipotzan (Astigarraga), eta Garinen (Hernani), 15 euroan.

17:00etan ekitaldi nagusia egingo dute, eta ordubete geroago, berriz, ekitaldi kulturalari zabalduko diote tartea: Venezuela eta Euskal Herriko artistek hartuko dute oholtza une horretan bi herrien arteko kultura aniztasunaz gozatzeko aukera eskaintzeko. Jai bukaera Landare tabernan egingo dute 21:00etan.

(https://www.elkartasunkeinua.com/) - Blanca Eekhout estará presente en el I. Encuentro de Solidaridad Euskal Herria-Venezuela

Blanca Eekhout estará presente en el I. Encuentro de Solidaridad Euskal Herria-Venezuela, siendo quien lleve la ponencia Reflexiones sobre los retos de la Revolución Bolivariana para el futuro.

Proveniente de las luchas sociales y comunitarias, Blanca Eekhout es actualmente diputada por el PSUV a la Asamblea Nacional de Venezuela y Presidenta de la Comisión Permanente de Desarrollo de las Comunas. Anteriormente asumió responsabilidades con la Revolución Bolivariana al frente del Ministerio de Comunicación e Información bajo la presidencia del Comandante Hugo Chávez, y posteriormente en MinMujer y en el Ministerio del Poder Popular de las Comunas y los Movimientos Sociales junto al Presidente Nicolás Maduro.

Visitó Euskal Herria en junio de 2014 para el XI Encuentro Estatal de Solidaridad con la Venezuela Bolivariana celebrado en Bilbo.

El plazo de inscripción para el encuentro matutino sigue abierto y disponible en el formulario que facilitamos en esta página web. Para cualquier otra cuestión: topaketa@elkartasunkeinua.com

Fuente
https://oarsoaldea.hitza.eus/
Etiquetas